Tunisia Ipar Afrikan kokatua dago, Mediterraneoaren itsasertzean, Ozeano Atlantikoaren eta Nilo ibaiaren tartean.tunez.gif Mendebaldean Aljeria du eta hegoalde eta ekialdean berriz, Libia.

Tunisiak bere historiako istilurik handienak bizi zituen estatuko egoera ekonomiko, sozial eta politikoen ondorioz. Gainera, 66 pertsona baino gehiago hil egin dira gatazkan.

Istilua kronologikoki:

  • 2010ko abenduaren 17an, Mohamed Bouazizik, goi mailako ikasketak zituen baina langabezian zegoen 26 urteko mutil batek, bere buruaz beste egin zuen poliziak fruta-gudia kendu zionean. Bere argumentua, baimena zuela zen eta horregatik, manifestatzeagatik, bere burua sakrifikatu zuen Sidi Souziden.

  • Abenduaren 24an, manifestante gazteek poliziaren kuartel bat erasotu zuten 4 pertsona hil ziren.

  • Abenduaren 28an, Ben Alí, gatazka ikusiz, hospilaera joan zen Bouazizi bisitatzera.

  • 2011eko urtarrilaren 4an, Bouazizi hil zen. Ondorioz, gobernuak komunikabideak, webguneak, facebook...debekatu zituen.

  • Urtarrilaren 7an, 17 urteko gazte batek bere burua erre zuen manifestazioaren alde egiteko antolatu zuen ekitaldi bat debekatu egin ziotelako.

  • Urtarrialren 8 eta 9an, Gobernuak esan zuen 14 hildako egon zirela baina estadistikek 35 hildako esaten dute. Arrazoia, "denak gara Bouazizi" esaten hasi zirelako.

  • Urtarrilaren 10an, Europar Batasunak Tunisiako autoritateei indarkeria murriztea eta askatasuna uztea eskatu zien.

  • Urtarrilaren 12an, etxeratze agintea ezarri zuten. Rafik Bprotestas-en-tunez-610x430.jpgelhaj Kacemm ministroak, erantzun soziala gelditu ezinean, preso guztiak libre utzi zituen.

  • Urtarrilaren 13an, ikasle eta irakasleen manifestazio baten ondoren, poliziak horietako pertsona bat hil zuen.

Gafsan, manifestanteek hiru komisaria, supermerkatu bat eta correos ofizina bat erasotu zuten.

Gainera, Ben Alík aldaketa politiko eta ekonomikoak egongo direlaren promesa egin zuen eta 2014ko hautaketetara ez dela aurkeztuko esan zuen.

  • Urtarrilaren 14an, Tunisia guztia manifestatu zen presidentearen aurka. Poliziak ez zuenez manifestazioa gelditu, oraindik jende gehiago sartu zen manifestazioan. Gainera, Rafik Belhaj Kacemm ministroari Ben Alí botatzea eskatu zioten. Beste estatu batzuetan ere BEn Alíren aurkako manifestazioak hasi ziren.