Egungo Libia izatekoa zen tokira herri asko iritsi ziren, feniziarrak, kartagotarrak, greziarrak, erromatarrak, vandaloak eta bizantziarrak besteak beste.
Feniziarrak Libian merkatal-gunea egin zuten lehenengoak izan ziren.
K. a. V. menderako, Kartagok, Feniziarren koloniarik handienak, bere menpeko lurraldeak ia Ipar Afrika osotara hedadu zituen. Kartagotar kokaleku garrantzitsuenak Oea (Tripoli), Libdah (Leptis Magna) eta Sabratha izan ziren.
Greziarrek K. a. 631n Cyrene izeneko hiria sortu zuten ekialdean. Erromatarrek Mediterraneo inguruko lurralde guztiak batu zituzten, eta 400 urtez, Tripolitania eta Cyrenaica erromatar probintziak izan ziren.
Arabiarrek Libia VII. mendean konkistatu zuten. Hurrengo urteetan jatorrizko jende askok islama hartu zuen, baita arabiera eta arabiar kultura ere.
Otomandar Inperioak zonaldea XVI. mendearen erdialdean bereganatu zuen. Lurraldea hirutan (Tripolitania, Cyrenaica eta Fezzan) banatu zen.
Italiak Otomandar Inperioko hiru zonaldeak batu zituen Libia izenpean.
Idris I.ak Libia gidatu zuen bi mundu gerren artean Italiako okupazioaren aurka.
Nazio Batuen Erakundeak, 1949ko azaroaren 21ean, 1951ko abenduaren 24 baino lehen Libia independente bihurtu behar zela esan zuen. Egun horretan, Libiak ofizialki independentzia lortu zuen Libiako Erresuma Batuaren izenpean. Idris I.a errege bihurtu zen.
1969ko irailaren 1ean, 27 urteko Muammar Abu Minyar al-Gaddafi buru zuen militar talde batek estatu-kolpea eman zuen Idris I.aren aurka. Ofizialek monarkia indargabetu zuten eta Libiako Errepublika Arabiarra abian jarri.
LIBIAKO HISTORIA

Gaddafik du boterea gaur egun arte.