Tunisia eta Egiptori dagokionez, gaiak naiko garbia dirudi. Bertako agintariak jadanik boteretik kanpo daude. Orain, gobernu demokratiko berri bat jartzeko prozesuan dabiltza. Hala ere, arazoak izaten jarraitzen dute. Gobernu egoki bat eraikitzea lortu behar dute, bertako biztanleen eskubideak errespetatzen dituena; eta hori oso zaila da dauden egoeran, izan ere, erlijio musulmanaren presio handia dago bertan, Egipton batez ere, eta gobernu fundamentalista bat, erlijioan guztiz oinarritua, ezarriko duten beldur dira. Izan ere, lehengo gobernu mota ere, berez, demokrazian oinarritua zegoen: alderdi politikoak eta auteskundeak zeuden. Hala ere, debekatuta zeuden bertako agintariarenak ez ziren alderdi politiko guztiak, eta ondorioz, bakarrik agintariarena aurkeztu zitekeen auteskundeetara.


ISLAM%20II.jpg

Azken berriek diotenez, duela bi egun, martxoak 28 eta 29 artean, munduko potentzia nagusiak Londresen bildu dira Libiaren etorkizuna bilakatzeko. Hau da beren erabakia: Gaddafiren aurka eraso definitibo bat egin, boteretik kentzeko ala bertako oposiziogileei utzi arazoa.


Garbi dago oposiziogileei ezin zaiela utzi arazoa, ezingo lukete Gaddafiren mertzenarioekin. Hala ere, Gaddafi boteretik kentzea erabaki ezkero, argi dago hildakoen kopurua ikaragarri igoko dela, Libiako agintariak agindu bezala.


Orain, gatazka Marokora ere zabaltzen hasi dela ikusi da, duela gutxi izan da pare bat atentaturen berri. Gainera, Tunisiaren arabehera, Gaddafiren armadak Libiako mugak pasa ditu, Egipton eta Tunisian erasoak eginez.


Gatazka ez da inundik ere bukatu, arazo asko daude oraindik eta handitzen ari dira. Londreko bilkuran, Gaddafiren aurkako guda batek hirugarren munduko gerratea sor dezakela ere ondorioztatu dute batzuek.



Azken berriak

Azkenean, jakin da zein izan den Londreseko bilkuraren erabakia: Gaddafirekin ez negoziatu eta bonbardeaketekin jarraitzea. Honen ondorioz, atzo, martxoak 31, Nazio Batuen bonbardeaketa batean Gaddafiren hiru biloba eta seme gazteena hil dira. Ezin da jakin zer ondorio izango dituen honek guerrarengan: agian, honek Gaddafiren errendizioa eragin dezake; bestalde, erregimenaren aldeko eraso askoz bortitzagoak ere eragin ditzake, milaka Libiatar errugaberi heriotza emanez.