EGIPTO
mapa-egipto.jpg
Afrikako ipar-ekialdeko estatu bat da, Nilo ibaiaren bi ertzetan kokatua. Iparraldean Mediterraneo itsasoa du, Itsaso Gorria ekialdean, Sudan hegoaldean eta Libia mendebaldean. Hiriburua Kairo da.

Tunisian Ben Alí boteretik bota zutelako, Egipton, urtarrilaren 25ean, gatazkak sortzen hasi ziren. Milaka eta milaka manifestatzaile atera ziren kalera beren agintaria ere botatzeko asmoz. Hurrengo egunean gatazka asko egon ziren eta urtarrilaren 27an manifestatzaile bat hil egin zen eta suhiltzaileek kuartel bat sutu zuten manifestatzaileek. Urtarrilaren 28an, 62 hildako egon ziren poliziari aurre egitean. Mubarak legea betearazteko eskatu zion poliziari eta gobernu aldaketa bat jakinarazi zuen. Egun berean etxeratze-agindua jarri zuten. Gauean komisaria eta eraikin inportante asko su artzen dute manifestatzaileen eskutik. Urtarrilaren 29an, beste 33 hildako egon ziren aurre egitean. Mubarak lehen ministro berri bat jartzen du, Ahmed Shafiq alegia. Urtarrilak 30ean, hiriburuan militarrak tankeekin eta hegazkinekin, altuera baxuan hegan egiten, zeuden. Urtarrilaren 31an, ejertzitoak agindu zuen indarra ez erabiltzea.
Otsailak 1ean, milaka manifestatzaile zeuden Tahrir plazan, askatasunaren plaza. Mubarak jakinarazi zuen ez zela boteretik joango baina ez zela presentatuko irailean ospatuko ziren hauteskundeetara. Otsailak 2an, borroka jarraitzen zuen Tahrir plazan. 8 hildako gehiago egon ziren egun horretan. Otsailak 7an, Mubarak soldata igoera bat agintzen du. Otsailak 8an, milaka pertsona desfilatu zuten hiriburuaren kaleetatik, mugimendu handiena manifestazioa hasi zenetik. Otsailak 10ean, Mubarak jakinarazten du botere pixka bat ematen diola presidenteordeari, Sulemáni, orrek, sortu zuen pertsona asko kalera ateratzea. Otsailak 11an, Miloi bat pertsona baino gehiago atera ziren kalera protestarekin jarraitzeko, baina, momentu hartan, Sulemán jakinarazi zuen Mubarak botereari uko egin zuela eta Armadari eman ziola estatuaren agintaritza. Horrek asko poztu zuen herriari.